Legorburuk 103 eta 104. sariak lortu berri ditu

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 00:00

Iñigo Legorburu

Iurretako bertso paper lehiaketa irabazi du zortzigarrenez eta Andoainen aurreneko aldiz argazki sari bat irabazi du. 

Uda iristearekin batera, Legorburu bere 103 eta 104garren sarien jabe egin da, bi lehiaketetan gailenduta. Bi sarietan, pandemiaren gaia izan du inspirazio iturri. Iurretako bertso-paper lehiaketan, zortzigarren urtez jarraian irabaztea lortu du, kasu honetan Normaltasun erian bertso-sortarekin. Zortzi bertsok osatzen dute sorta eta Ikusten duzu goizean doinu bihurrian abesteko eginak daude. 


Bigarren saria berriz, kasualitatez lortu du Legorburuk. «Orain dela aste batzuk, berrerabiltzen ditugun telazko musukoek gure balkoian eguzkitan sikatu bitartean proiektatzen zuten itzalari erreparatu eta argazki bat atera nion, mugikorrarekin». Ondoren, prentsaren bidez Andoaingo Extremadurako etxeak argazki lehiaketa bat antolatzen zuela enteratu eta «besterik gabe, hara bidaltzea erabaki nuen, esperantza handirik gabe; argazkia oso xinplea delako».
Izenburu modura Sombras de un pasado presente jarri zion eta bertako deia jaso zuen irabazlea izan zela esanez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!