Jara-Etxarri, gaur jubeniletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 00:00

Gaur Papelera Zikuñagako Torneoaren beste jardunaldi bat jokatuko da. Hiru partidu daude iragarrita 18:00etatik aurrera kiroldegiko frontoian. Hirugarrengoan Jara eta Etxarri hernaniarrak Azkoitiko Etxaniz eta Juaristi izango dituzte aurrez aurre jubeniletan bigarren mailan. Bestetik, larunbatean Txintxurreta eta Azpeitia kadeteek 16-18 galdu zuten Intzako Diez de Gereñu eta Elosegiren aurka. Txapelketatik kanpo geratu dira. Nagusietan Altuna eta Lasak 18-12 irabazi zuten Zabala eta Muruaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!