Donibane Lohizuneko euskarafobia erasoa salatu du, Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 00:00

«Elkartasun osoa» adierazi dio Hernaniko Udalak, erasoa jasan duen herritarrari. Udal taldeek sinatu dute adierazpena.  

Hernaniko Udalak gaitzesten du Donibane Lohizunen euskaraz hitz egiteagatik izandako erasoa. Eta honakoa gaineratu du: «Euskal Herrian euskaraz egiteagatik halako jarrerak pairatu beharra onartezina  iruditzen zaigu, eta gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen herritarrari». 
Bestalde, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko herri eragileek deitutako elkarretaratzean babesten dituztela ere jakinarazi dute: «eta halakorik berriro ez errepikatzeko lanean jarraitzeko borondateari irmo eusten diogu». Hernaniko Udalak egindako adierazpen hau, Hernaniko EH Bildu, EAJ-PNV, Elkarrekin Ahala Dugu eta PSE-EE udal taldeek sinatu dute. 

Ehundaka aldarrikapen
Gainera, pasa den astean ehunka pertsona bildu ziren Donibane Lohizunen: Jean Louis Iratzoki donibandarrari sostengua agertzeko, eta euskararen aurkako erasoa salatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!