Gaur arte tailerra egingo da, Gaztelekuarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 00:00

Gaztelekuak, kalean. Goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua Gaztelekuan. Eguerdiko 13:30etara izango da ekintza.  Bihar, Aerorumbaz gozatzeko aukera izango dute gazteek, Ave Maria parkean. Topalekua goizeko 11:30etan izango da, Ave Mariako goiko etxearen ondoan. Gainera Gaztelekuak argi utzi du, dantza egiteko arropa erosoa eraman behar dela: « bakoitzak bere ur botila  edo kantinplora, eta toaila txiki bat ere ekarri behar da». Hala ere, Gaztelekuak dio, ekintza bertan behera gelditu daitekeela, parte hartuko duten gazte kopuruaren arabera. Ostegunean berriz, Urgulera ibilaldia antolatu dute, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 15:30etara bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!