Prest dago jadanik 2021 eta 2022 ikasturteko ikastaro eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 12a, 00:00

Hernaniko Udal Kiroldegiak antolatzen dituen ikastaroetan izena eman daiteke ostegunetik, irailak 15era arte, kiroldegiko webgunean edo bulegoan. 

Hernaniko Udal Kiroldegiak jada prest du 2021 eta 2022 ikasturteko ikastaro eskaintza. Bertan igerilekuko, fitness aretoko eta aire libreko ikastaroak daude, «adin tarte desberdinak dituzten herritarrentzat». Ikastaro gehiena urte osokoak dira eta uretako ikastaro batzuk aldiz hiru hilabetekoak. 

Gainera, azken urteetan eskaini diren ikastaroez gain, zenbait berrikuntza ere badaude, horien artean: Body Pumb, Body Combat, Hitt entrenamendua eta TRX. Body Pumb giharrak tonifikatzeko jarduera orokorra eta bizia da, maila bakoitzari egokituta.  Body Combat aldiz, taldean egiten den ariketa kardiobaskularraren programa bat da. Hitt entrenamendua, intentsitate haundiko entrenamenduak dira, eta azkenik TRX, indar funtzionala lantzen da, oreka eta malgutasuna hobetzeko.

Izena emateko aukera dago ostegunetik aurrera, irailaren 15era arte. Udal Kiroldegiko bulegora bertaratuta, aurrez hitzordua eskatuta (943 55 21 85) edo webgunearen bidez.     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!