Aitor Lizarazu hernaniarra podiumean, hondartzako boleibolean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 11a, 00:00
Eskuinean, Aitor Lizarazu hernaniarra Pablo Lasterra bikotearekin, podiumean.

Uztailaren 3 eta 4an jokatu zen Donostiako Zurriolan, Gipuzkoako XIII. Txapelketa irekia. Datorren txapelketa abuztuaren 14 eta 15 ean izango da, hau ere Zurriolan. 

Pasa den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako XIII. Txapelketa Donostiako Zurriolan. Gainera, jakinarazi dute, aurtengo mutil arloan, inoiz baino partaide maila gehiago dagoela, eta ondorioz; «partidu bikainak ikusteko aukera izan dute herritarrek, Donostin». 

Sailkapenari dagokionez, lehen postua Venezuelako gazteentzat izan zen. Horrez gain, «Balentria» egin zuten Aitor Lizarazu hernaniarrak eta Pablo Lasterra donostiarrak, «finalera iritsi baitziren». Hori lortzeko bidea erraza ez bazen ere: «ederki aritu ziren gipuzkoarrak, txapelketako partidu onena jokatu ondoren, final erdietara iristea lortu zuten».

Final aurreko partidua oso gogorra izan zela azaldu dute; «Lizarazuk eta Lasterrak aurrean Melgizo anaiak izan zituzten». Hala ere, partidu orekatua eta gogorra izan zen, baina azkenean 15 eta 13 irabazita, gipuzkoarrak 2-1 emaitzarekin pasa ziren finalera.

Finalean, aukera gutxi izan zituzten Lizarazuk eta Lasterrak; «baina esperientzia ederra bizi zuten azken finean Carlos Ragel eta kideak Japongo Joko Olinpikoetan parte hartzeko asmotan dabiltza, eta urte hasieratik Espainian prestatzen ari dira, beraien helburua lortzeko». 

Txapelketa honekin, jokalariek puntuak lortzen dituzte, eta hauen arabera, Estatuko edo Nazioarteko txapelketetan parte hartzeko aukera dute. 

Abuztuaren 14 eta 15
Hurrengo txapelketa Donostian egingo da, abuztuaren 14 eta 15ean hain justu. Aste Nagusiko XVI. Txapelketa izango da, Zurriolan berriro ere, eta seguru, Aitor Lizarazu hernaniarrak, dena emango duela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!