Udako kultur ekintzen hasiera

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 11a, 00:00

Datorren asteburuan emango zaio hasiera Uda Hernanin 2021 programazioari. Eta hasiera eder bat emateko, Hernaniko Musika Bandak kontzertua eskainiko du, Atsegindegin. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta gainera Severino Vazquezen azken kontzertua izango dela azaldu dute taldekideek; «60 urtez bandako kide izan ondoren, omenaldia egingo diogu». Doako emanaldia da datorren uztailaren 17koa, baina gonbidapena lortzea ezinbestekoa da: Biterin eskuratuz edo kultura.hernani.eus webgunean sartuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!