'La Bohème' opera eskainiko da lehenengoz Chillida Lekun, udaz gozatzen jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 11a, 00:00
Hiru egunetako programazioa aurkeztu zuten ostiralean, Chillida Lekun.

Pasa den ostiralean, Chillida Lekuk eta Singular Festek, 'Singular Chillida Leku' aurkeztu zuten, hiru egunetako programazioa azalduz. Uztailaren 29tik 31era bitartean, bi kontzertu, eta lehen aldiz opera eskainiko da. 

Chillida Lekuk eta Singular Festek bat egin dute bisitariei, Singular Chillida Leku izeneko programazio oparo eta bateratua eskaintzeko. Hori horrela, hiru eguneko programazioa aurkeztu zuten ostiralean. 

Singular Chillida Leku, uztailaren 29tik 31ra bitartean egingo da, bi kontzertu eskainiko dira, eta lehen aldiz opera batek hartuko du Chillida Lekuko zelaia.
Lehen emanaldia, uztailaren 29an izango da, eta operak emango dio hasiera Singular Chillida Leku programazioari. Puccciniren La Bohème opera, bertako protagonista nagusi bilakatuko da. Izan ere, museoan, opera egiten den lehen aldia izango da; «opera bikaina, ikuspegi berri eta garaikide batetik ezagutzea proposatzen digun ekoizpena izango da» azaldu dute antolatzaileek. Museoko jardina izango da eszenatokia. 

Sarrerak 60 euro balio du, eta eskuragai egongo dira Chillida Lekuko sarrerak saltzeko plataforman. Sarrera honek egun osorako balio duela azaldu dute antolatzaileek; «museoaz gozatzeko aukera ere eman nahi dugulako».  

Kontzertuak, uztaila amaierarako
Aipatu moduan, bi kontzertu eskainiko dira Singular Chillida Leku programazioan. Lehena uztailaren 30ean izango da, eta Paco Ibáñezek eskainiko du. Ibáñezek, bidaia bat aurkeztuko du Vivencias kontzertu bikain batean, bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten abestien bidez. 

Uztailaren 31n, Singular Chillida Lekuri amaiera emateko, Xoel Lópezen kontzertua ikusteko, entzuteko eta gozatzeko aukera izango dute bisitariek.
Iberoamerikako eszena independeeteko artista adierazgarriena da Xoel López; «proposamen arrakastatsu eta parte hartzailea da, eta biraren jira egun guztietako sarrerak jada agortzen ari dira» jakinarazi nahi izan dute Singular Chillida Lekuko antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!