Bi partidu garrantzitsu, Zikuñaga txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 10a, 00:00

C.D. Hernaniko pelotariek hiru partidu jokatuko dituzte asteburu honetan

Txintxurreta-Azpeitia kadeteek irabazi beharra dute gaur eta Altuna-Lasa seniorrak finalerdietara sailkatu daitezke irabaziz gero.

C.D. Hernaniko pelotariek hiru partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren bi txapelketa pribatuetan. Partida garrantzitsuenak Papelera Zikuñaga Txapelketan jokatuko dira. Txintxurreta eta Azpeitia kadeteek gaur goizean jokatuko dute Intzako (Lasarte-Oria) Diez de Gereñu eta Elosegiren aurka, 11:00etatik aurrera. Galtzen badute txapelketatik kanpo geratuko dira.

Altuna-Lasa seniorrek Intxurreren (Alegia) aurka jokatuko dute gaur arratsaldean,  17:30etan hasita. Irabazten badute finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira. Zikuñagako Torneoan sei partidu jokatuko dira gaur Hernaniko frontoian goizez eta arratsaldez.

Zeanurin Salaberria eta Labakak, Bizkaiko bikotearen kontra ariko dira bihar 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!