Etzi, azoka ibiltaria

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 00:00

Larunbat honetan, bertako produktuen azoka ibiltaria antolatu da, Plaza Berrin. Goizeko 09:30etatik eguerdiko 14:30etara bitartean egongo da aukera azokara bertaratzeko. Besteak beste honako produktuak egongo dira salgai: Urnietako Goiburu pateak; Foie gras, pate, ahate urdaiazpikoa; Errenteriako Aparola baserria; babarrunak, behi, ahuntz eta ardi gazta; Listorreta: landare eta loreak; Mahala, behi gazta, txerrikiak; Mañeko: euskal pastela, sagar-tarta, txokolate tarta...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!