Udaleku irekietan, izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 7a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu, eta hauek bi astetan burutuko dira: uztailaren 26tik 30era, eta abuztuaren 2tik 6ra. 8 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dira, eta parte hartu nahi izanez gero, izena emateko aukera zabalik dago, uztailaren 19ra arte, www.dobera.eus webgunean. Taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira, eta hauek begirale bana izango dute. Doberak azaldu du, bizi dugun osasun egoera dela eta, indarrean dauden osasun neurriak hartuko dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!