Topa eginez agurtu dute ikasturtea Mintzalagunek

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 6a, 00:00
Goiz Eguzkin bildu ziren Mintzalagunak, eta topa eginez agurtu zuten ikasturtea.

Mintzalaguna egitasmoaren baitan, makina bat irteera egin dituzte, «harreman sarea indartzeko asmoz». Sagardotegietan mokaduak jan dituzte, eta sagardoaz ederki gozatu dute. Horrez gain, ibilaldi txikiak ere egin dituzte, euskera praktikatuz denen artean. Udarari hasiera emateko asmoarekin, eta ikasturteari amaiera emate aldera, Mintzalagunak Goiz Eguzkiko tabernan bildu ziren, eta baita topa egin ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!