Martxan da Donosti Cup nazioarteko txapelketa, bailarako 11 talderekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 6a, 00:00

Billabonako eta Balaguerreko gaztetxoak, atzo goizean Zubipen, ligaxkako aurreneko partidua jokatzen.

Sei talderekin ari da Mundarro, eta bostekin Hernani, denak mutiletan. Makina bat partidu jokatuko dira Zubipen, ostiralera bitartean.

Atzo hasi zen Donosti Cup nazio­arteko futbol txapelketa, munduko txoko askotatik etorritako makina bat talderekin. Eta horien artean izango dira Urumea bailarako taldeak, beste behin. 11 talde izango dira bailararen ordezkari: Mundarroren sei talde, eta Hernaniren bost. Mutilen taldeak izango dira denak, 10 eta 15 urte bitartekoak.

Ligaxkarekin hasi dute txapelketa talde guztiek, lau taldeko multzoetan. Horrela, hiru partidu jokatuko ditu bakoitzak. Atzo izan zuten aurrenekoa, eta gaur eta bihar jokatuko dituzte beste biak. Lortutako emaitzen arabera, kanporaketetara egingo dute aurrera, txapeldun izateko fasea jokatzeko, edo kontsolaziokoan aritzeko. Horiek, ostegunean hasiko dira.

11, 14 eta 15 urteko mutiletan, talde bana izango dute Hernanik eta Mundarrok. 13 urtekoetan, berriz, bi talderekin ariko da Hernanin, eta talde bat izango du Mundarrok. Eta aldiz, 10 urtekoetan, bi talderekin eman du izena talde astigartarrak.

Egun hauetan izango dituz­ten kontrarioen artean, Ka­ta­luniako, Madrilgo edota Fran­tziako taldeak daude, eta baita gi­puzkoarrak ere. Kontrario guz­tietan urrutienekoa eta deigarriena, 11 urteko mu­til hernaniarren taldeak izan­go du aurrean: Wakatake talde japoniarraren kontra ariko dira, bihar arratsaldeko 18:00etan hasita, Donostiako Berio zelaian.

Baina bailarako taldeak ez ezik, bailarako futbol zelai bat ere izango da protagonista, egun hauetan: Zubipen jokatuko dira makina bat partidu. Atzo, gaur eta bihar, 14 partidu izango dira egunero, goizeko 10:00etan hasi eta iluntzeko 21:00ak arte. Ostegunean eta ostiralean ere izango dira partiduak, 09:00etatik aurrera: final hamaseirenak, final zortzirenak, final laurdenak eta semifinalak jokatuko dira bertan, kategoria ezberdinetan.
Zubipen jokatuko ditu Mundarroren talde batek ere (10 urteko mutilenak), ligaxkako azkeneko biak, gaur eta bihar.  

15 urteko mutilak
HERNANI
Gaur, Futdiver-Hernani  (13:00 Zizurkilen)
Bihar, Sanse B-Hernani (15:30 Cesar Beniton)
MUNDARRO
Gaur, Real Union-Mundarro (10:00 Beran)
Bihar, Mundarro-Racing Barcelona (19:30 Puion)

14 urteko mutilak
HERNANI
Gaur, Hernani-Euskalduna  (10:00 Ordizian)
Bihar, Hernani-Orioko  (16:30 Zumaian)
MUNDARRO
Gaur, Mundarro-Independiente Madrid (16:30 Azpeitian)
Bihar, Mundarro-Sanse  (14:00 Cesar Beniton)


13 urteko mutilak
HERNANI A
Gaur, Sanse B-Hernani A  (15:00 Ordizian)
Bihar, Hernani A-QMB Sports (15:00 La Sallen)
HERNANI B
Gaur, Hernani B-Sporting Andorra (11:00 Cesar Beniton)
Bihar, Oiartzun-Hernanin B  (13:00 Zumaian)
MUNDARRO
Gaur, Mundarro-PA Team Academy Excellence (15:00 Billabonan)
Bihar, Antiguoko-Mundarro  (15:00 Billabonan)


11 urteko mutilak
HERNANI
Gaur, Condal Kids-Hernani (15:00 Berion)
Bihar, Hernani-Wakatake B (18:00 Berion)
MUNDARRO
Gaur, Mundarro-PA Team Academy (13:00 Lasarte-Orian)
Bihar, Kostkas-Mundarro (18:00 Lasarte-Orian)


10 urteko mutilak
MUNDARRO A
Gaur, Beti Ona B-Mundarro A (16:30 Berion)
Bihar, Mundarro A-Racing Barcelona (18:00 Irungo Bentetan)
MUNDARRO B
Gaur, Futdiver-Mundarro B (11:30 Hernanin)
Bihar, Mundarro B-Sanse A (18:00 Hernanin)

ZUBIPEN makina bat partidu jokatuko dira, maila guztietakoak, ostiralera bitartean. Goizeko 10:00etan hasiko dira partiduak gaur eta bihar, eta 09:00etan ostegunean eta ostiralean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!