Kontzertu hunkigarria eskaini zuen Kantuzek parrokian

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 4a, 00:00

Kantuz abesbatzak San Joan Bataitzailea elizara hurbildutakoak hunkitu zituen.

Kantuz abesbatzak COVID-19a­ren biktima guztiak oroitu zituen pasa den ekainean, San Joan Batailatzailea parrokian eskainitako emanaldian. Hunkigarria izan zen, eta txalo artean agurtu zuten abesbatza.

Kontzertu berezia prestatu zuten, eta zazpi pieza eskaini zituzten guztira, izen haundiko bost konponsitorerenak: Gabriel Fauré, Henry Purcell, Karl Jenkins, Charles Gounod eta Wolfgang Amadeus Mozart.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!