Urrizak eta Aizpuruk finalerako pasea, jokoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Ansa II eta Larrañagaren aurka 30-25 gailendu ostean, Juanenea eta Barrenetxea Vren aurka arituko dira. 

San Fermin Erremonte Txapelketaren barruan, Urrizak eta Aizpuruk Juanenea eta Barrenetxearen aurka neurtuko dituzte indarrak, A taldeko azkeneko partiduan. Ansa II eta Larrañagaren aurka 30-25 irabazi zuten Urrizak eta Aizpuruk; eta, emaitza horrekin, finalerako pasea jokoan izango dute gaurkoan, 18:00etatik aurrera.

Ostegunekoa partidu gogorra izan zen. Ansa II eta Larrañagak beharrezkoa zuten garaipena, finalera zuzenean sailkatzeko. Hala ere, Urriza eta Aizpuru gehiago izan ziren. Urrizak 17 tanto egin zituen, eta akatsik ez. Aizpuruk, aldiz, 7 tanto eta 2 akatsekin amaitu zuen partidua. Dena den, sendo aritu ziren bi bikoteak, eta ikusgarria izan zen topaketa. Nahiko parekatua izan zen, gainera, markagailuan 15-13 kokatu ziren arte. Hain justu, hortik aurrera, Urrizak hartu zuen gidaritza eta emaitza haien aldekoa izatea lortu zuten. Horrela, bada, gaurko norgehiagoka bizia izatea espero da. Izan ere, bikote irabazlea finalera pasako da. Garaipena lortzen ez duenak, berriz, Ansa II eta Larrañaga izango ditu aurkari, semifinalean.

 

Beste bi partidu, gaurkoan

Gaurko jaialdian, beste bi topaketa ere izango dira Galarretan: Goikoetxea V eta Larrañaga, Segurola eta Zalduaren aurka; eta Urrutia II eta Martirena, Loitegi eta Zubiriren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!