EH Irekiko semifinala gaur, Joana Tolaretxipik

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Joana Tolaretxipi, partidu batean.

Irati Miner konfinatuta dagoela eta, Oihana Etxaide zumaiarrarekin ariko da, arratsaldeko 16:00etan Orozkon, hirugarren mailan.

Semifinaletara sailkatu dira Joana Tolaretxipi eta Irati Miner hernaniarrak, Euskal Herriko Irekia txapelketan, hirugarren mailan. Gaur daukate hitzordua, arratsaldeko 16:00etan hasita, Orozkon. Baina Covid-19a­ dela eta, konfinatuta dago Miner, eta ezingo du jokatu. Hori horrela, bere ordez ariko da Oihana Etxaide zumaiarra, Tolaretxipirekin batera.

Olarreta 2 taldea izango dute aurrean, hernaniarrak eta zumaiarrak, final haundira sailkatzeko lehian.

Ligaxkan, hiru partidutik bi irabazi zituzten Tolaretxipik eta Minerrek, eta bere multzoko bigarren postuan bukatu zuten.  Beste multzoko bigarrenaren kontra ariko dira orain: bi irabazi eta bat galdu dute haiek ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!