Hernaniko Arraun Elkarteko kideak, traineru ezberdinetan udaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Azken asteotan lehian ari diren taldekideak, klubeko banderarekin.

Klubeko zazpi arraunlari eta Asier Ocón entrenatzailea ari dira, Donostiarran, Trintxerpen eta Lapurdin.

Bukatu zuten batel denboraldia Hernaniko Arraun Elkarteko kideek, baina lehian jarraitzen dute haietako askok, oraindik ere. Izan ere, traineru denboraldian murgildu dira, klubeko zazpi arraunlari eta entrenatzaile bat. ETE ligan ari dira horietatik lau, Lapurdirekin: Asier Ocón en­trenatzaile lanetan, Oihana Goe­naga patroi gisa, eta Leire Zubi­eta jubenila eta Estitxu Zabala arraunean. Gainerakoak, KAE-2 ligan ari dira, bi traineru ezberdinetan. Donosti­arrarekin ari dira Jokin Iraola, Aratz Tejedor eta Peru Pineda; eta Trintxerperekin Xabi Medina jubenila. Bestalde, ekainaren bukaerara arte aritu da lehian Beñat Odriozola ere, arraun egokituan. Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan hartu du parte hernaniarrak. Irudian ageri dira zortzi protagonistak. Goiko aldean, Xabi Medina, Asier Ocón, Jokin Iraola, Beñat Odriozola, Aratz Tejedor eta Peru Pineda. Eta behean, Leire Zubieta, Oihana Goenaga eta Estitxu Zabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!