Kolore berde ilunak, argi itzalak, amaierarik gabeko bide zidorrak, forma anitzetako mamu organikoek… baita pasaeran hostoen frexkotasunaren laztanak, harkaitzeko goroldioaren usainak, zuhaitzen babes eta itzalak, baso zabalean bakarrik ez nagoen sentsazioak ere…
Nire laneko egunerokotasunaren argazkiarekin egin dut topo. Bakarkako proiektuan murgildu nintzen, baina ekonomia sozial eraldatzailearen oinarriak ditu nire proiektuak eta ez, orain ez nago bakarrik. Bide zidorra nirea da, estua eta kurbaduna, baina bidean topatzen ditudan zuhaitz sendoek eta laztantzen nauten hosto eta adaxkek nire bidea babestu eta alaitzen dute. kolektiboan eta elkarrekin basoan bizitzen eta hezitzen goazen sentsazioak biltzen nau.
Basoko ibiltari tematian baino, basoko izakian bihurtu naiz orain. Basoaren parte naiz, eta ez, ez naiz galdua eta bakarrik sentitzen.
Idoia Telleria Maritxalar
IDo Photography.
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
