Gazteak, migrazioa eta zinea, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Gaur, 'Le brio'; eta, bihar, 'O los tres o ninguno', Oronan.

Bi pelikula eskainiko dituzte asteburuan. Gaur, 'Le brio' eta bihar, 'O los tres o ninguno'. Biak goizeko 09:30etan hasita.

Asteburu honetan, Hernaniko, Bordeleko eta Iruñeko 30 gazte elkartuko dira Hernanin. Gazteak, migrazioa eta zinea topaketa eramango dute aurrera, Amher-SOS Arrazakeriak, Itaka

Eskolapiosek eta SOS Arrazakeria Girondek koordinatuta.

Proiektu honen helburuetako bat da gazte migratuen eta bertakoen arteko elkar ezagutza eta bizikidetza sustatzea; «hainbat tresnaren bidez, eta zinema da protagonista», azaldu dute antolatzaileek.

Gaur goizean, Le brio pelikula proiektatuko dute, Oronan, goizeko 09:30etan hasita; eta bihar, berriz, O los tres o ninguno pelikula ikusteko aukera egongo da. Arratsaldetan, Albaola Museora eta Pasai Donibanera bisitak egingo dituzte. Herriko osasun egoera kontutan hartuz, azaldu dute segurtasun neurri zorrotzagoak hartuko direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!