Sormen laborategian parte hartzeko aukera, Legarretarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Chillida Lekun egingo dira laborategiak.

Irailean, Nagore Legarretak eskaintzen duen lantegian izena emateko aukera izango dute, 16 eta 23 urte bitarteko gazteek. 

Chillida Lekun 16 eta 23 urte bitarteko gazteekin, Basoan arte diziplina ezberdinetan «arakatu eta esperimentatzeko» lantegia jarri zuten martxan udaberrian. 

Hilero, ostegun arratsaldetan biltzen dira, arratsaldeko 17:00 eta 19:00ak bitartean, hain justu. Hori kontutan izanik, Nagore Legarretak irailerako laborategiarekin jarraitu nahi du; «arte ezberdinen inguruan elkarrekin esperimentatzea, arnasa hartzea eta partekatzea helburu izanik» azaldu du.

Izena emateko aukera irailean irekiko da, eta informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi education@museochillidaleku.com helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!