'Bat'ek lehenengo postua lortu zuen, ekainak 26ko txakur erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 2a, 00:00

Javier Martija izan zen garaile, Usakume Tiraketan.

Txantxangorri Elkarteak antolatuta, txakur erakusketa izan zen Xoxokan. Elkarteko bazkideen sailkapenean, 'Bat' izan zen garaile.

San Joanetako egitarauaren barruan, Txantxangorri Elkarteak antolatuta, txakur erakusketa izan zen larunbatean, Xoxokan. Denera, 26 txakurrek hartu zuten parte, eta horietatik 7 izan ziren Txantxangorriko bazkideenak. Horrez gain, txapelketan hiru multzo bereizi ziren: batetik, arraza britanikoak; bestetik, arraza kontinentalak; eta, azkenik, Txantxangorri Elkarteko bazkideenak.

Giro aparta izan zen Xoxokan, eta erakustaldia ere bikaina izan zen. Elkarteko bazkideen sailkapenean, Bat izeneko txakurrak lortu zuen lehenengo postua. Urtzi Oiarbideren txakur emea da, setter ingelesa, hain justu. Bigarren postua, aldiz, Richard Goyaren Playaberriko Jack-ek lortu zuen.

Bestalde, arraza kontinentalen sailkapenean, Adarmendiko Irisek lortu zuen garaipena. Setter ingelesa da, txakur emea. Alto Humaráneko Loc izan zen bigarren, setter ingeles arra. Hirugarren eta laugarren postua, berriz, bi setter ingeles emeek lortu zuten: Marylinek eta Txikik, hurrenez hurren. Eta, azkenik, bosgarren postuan gelditu zen setter ingeles ar bat, Acero izenekoa.

Arraza kontinentaletan, pagneul bretoi eme batek lortu zuen lehenengo postua: Lisek. Bigarrena, pagneul bretoi ar bat izan zen, Lamdik izenekoa.

 

Gipuzkoako Usakume Tiraketa

Txantxangorri Elkarteak Gipuzkoako Usakume Tiraketa antolatu zuen igandean. Guztira, 178 parte-hartzaile izan ziren, eta sailkapen orokorrean, Javier Martija izan zen garaile. Elkarteko bazkideenean, hauxe izan zen podiuma: Laxaro Oiarbide, Xabier Oscoz, Aitor Aristorena eta Richard Goya.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!