Gaur Papelera Zikuñaga Torneoaren hirugarren edizioa hasiko da jokatzen

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 00:00

Uztailean kiroldegian jokatuko dira 17:00etan eta aste egunetan hiru partidu daude iragarrita, larunbatetan sei eta igandeetan bat ere ez.

Gaur Papelera Zikuñaga Txapelketaren hirugarren edizioa hasiko da. Torneo oso interesgarria da eta Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatuko dira partidu guztiak.


Aurten, Euskadi eta Nafarroako 22 klubetako 104 pilotarik hartuko dute parte, kadete, jubenil, seniorretan. Kategoria guztietan lehenengo eta bigarren mailako txapelketak egongo dira.


Uztaileko aste egun guztietan hiru partiduko jaialdia jokatuko da arratsaldeetan, 17:00etan hasita, eta larunbatetan lanaldi bikoitza izango da, goizez eta arratsaldez. Igandeetan hasiera batean ez da partidurik izango. Finalak uztailaren 31n jokatuko dira, San Inazio egunean.


Gaur ondorengo hiru partiduak daude iragarrita: Kadeteen lehenengo mailan Martin-Alegria (Hernani), Oliden-Mujikaren (Añorga-Zazpi Iturri) kontra ariko dira.


Kadeteen bigarren mailan: Arabaolaza-Legarreta (Hernani-Umore Ona),Arruti-Allenderen kontra (Añorga) ariko dira eta eguna amaitzeko jubenil 2garren mailan Jara-Etxarri (Hernani), Armaolea-Berguaren (Lagunak) kontra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!