52 positibo Hernanin, azkeneko egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 30a, 12:32

Osasun arloko udal mahaia bihar elkartuko da eta bertan erabakiko dira hartu beharreko neurriak

Argitaratu berri du Osakidetzak, Covid-19aren inguruko eguneko txostena. Eta bertan ageri diren datuek baieztatu dute, brote haundia dela San Joanetako egunen harira zabaldu dena. Azkeneko egunean, 52 positibo berri izan dira Hernanin, eta bezperako 14 positiboekin hasi zen gorakada are gehiago haunditu da.

Egoera bihar aztertuko du Osasun Mahaiak, eta alkateaz eta udal ordezkariez gain, Osakidetzako tokiko eta eskualdeko arduradunek ere parte hartuko dute. Oraingoz, udal agintariek nahiago dute «ezer ez menturatzea».

Datu horiekin, gainera, eremu gorrian sartu da Hernani, eta une honetan 402,50ekoa da intzidentzia-tasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!