Buruarinen tailerra bihar Atsegindegin egingo da eta izena eman behar da

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00

Ekainari amaiera emateko asmotan, Kaxko Elkarteak, Buruarinen tailerra antolatu du bihar, familia giroan igarotzeko. 17:00etan emango zaio hasiera tailerrari, eta Atsegidegin izango da. Hala ere, parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da, ipuitantai@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo telefono honetara deituta edo whatsapp bat bidalita: 722 680 828. Gehienez 20 umerentzako dago tokia eta haur bakoitzak heldu batekin egon behar du tailerrean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!