San Joanetan COVID brotea Hernanin, hainbat positibo atzeman eta gero

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00

San Joan egunak herenegun amaitu ziren Hernanin, baina soka luzea ekarriko du datozen egunetan. Atzoko datuetan oraindik ez da ageri, baina Hernanin COVID-19ak eragindako brotea zabaldu da. Gaur ezagutuko dira datu gehiago, baina hamar positibotik gora izan daitezke guztira eta herriko gazte batzuk atzo jakin zuten positibo izan direla PCR eta antigeno probetan. San Joanetan neurriak arindu dituzte askok eta horrek sortu du brotea, festen ajea. Neurriak behar bezala ez betetzeak eragin ditu eta udarako 'ez festen' ondorioak agintariak kezkatzen ditu. San Joanetan gertatutakoa bigarren alarma da, Mallorcan gertatutakoaren ondoren eta birusa oraindik ere gurean dagoela gogorazi nahi da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!