Manuel Elorza onena, Arkalen

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00

Hiru tiralari onenak eta junior kategoriako aurrenekoa, sariak jasota.

Arkaleko tiro eremuan jokatu zuten San Joanetako compack-spor­ting txapelketa, Txantxangorri elkarteak antolatuta. 21 lagunek hartu zuten parte, eta Manuel Elorza izan zen denetan onena, 25 plateretatik 24 jota. Axier Arrizabalaga izan zen bigarren, 23tan asmatuta; eta 22rekin izan zen hirugarren Aitor Aristorena. Junior kategorian, berriz, Richard Goya izan zen onena, 18 plater jota.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!