Euskadikoan urrezko bi domina Mikel Camposek, abiaduran

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00

Mikel Campos, Getxoko podiumean.

Ekainaren 19an jokatu zituzten, Getxon, aire libreko Euskadiko Txapelketak, 16 urtez azpikoe­tan. Eta bertan, urrezko bi domi­na lortu zituen Mikel Cam­pos hernaniarrak, abiadura probetan: 300 metrokoan, 37,57 segunduko denborarekin; eta 100 metrokoan, 11,83 segundurekin. Azkeneko proba horretan, semi­finalean aritu zen azkarrago hernaniarra: 11,65 segunduko marka egin zuen orduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!