Hernaniko Udalak, 100.000 euroko dirulaguntza bideratuko du eraikinak birgaitzeko, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 28a, 00:00

Diru kopuru hori, bi ataletan bereiziko da: lehena, 60.000 euro eraikuntzen ikuskapen teknikoaren ondoriozko obrak egiteko. Bigarrena, 40.000 euro energia eraginkortasuna hobetzeko jarduerak egiteko. 

Hernaniko Udalak, 100.000 euroko dirulaguntza bideratuko du eraikinak birgaitzeko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin.
Diru kopuru hori, bi ataletan bereiziko da gainera. Lehena: 60.000 euro. Honako hauek, eraikuntzen ikuskapen teknikoaren (EIT) ondoriozko obrak egiteko izango da. Eta beste 40.000 euroak, energia eraginkortasuna hobetzeko jarduketak egiteko. 

Etxebizitzetan zein merkataritza lokaletan egiten diren eskuhartzeak eta birgaitze lanak diruz lagunduko direla ere gaineratu du Hernaniko Udalak, aldiz aipatu du obra berriak ez direla diruz lagunduko.

Laguntzen diren kontzeptuak 
Hauek dira diruz laguntzen diren kontzeptuak, hala nola, materialaren kostua, teknikoen ordainsaria (arkitektura edo ingenieritza zerbitzuen kostuak) eta instalazioetatik eratorritako kostuak (iturgintza, igeltseritza...). 

Energia eraginkortasuna hobetzeko eskuhartzeei dagokionez, Hernaniko Udalaren Energia Planean jasota dauden irizpideekin lerrokatutako obrak diruz lagunduko direla ere aipatu du Udalak, eta honako adibideak azaldu ditu; «eraikinaren ingurtzaile termikoa hobetzea, bero-sistema zentralizatua jartzea, elkarbanatutako instalazio berriztagarriak ezartzea, beirazko kanpo arotzeria edota galdara zaharrak ordezkatu edota errendimendu haundiko galdara berriak jartzea». 

Herritarren eskuetara
Dirulaguntza hauek eskatzeko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da. Herritarrentzat, eskaera orria eta oinarriak Herritarren Harrera Zerbitzuan daude eskuragai edo www.hernani.eus webguneko erregistroan ere aurkitu daitezke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!