Ignacio González hernaniarra ONCEko saltzailerik onena

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 27a, 00:00
Ignacio González, ONCEko saltzailerik onenaren saria eskuetan duela.

Ignacio Gonzálezek ONCEren joko produktuak saltzen ditu, 2014tik, eta gaur egun Hernanin saltzen ditu.

Ekainaren 24an, izendatu zuten Ignacio Gonzalez, ONCEren 2020ko saltzailerik onena. Sari horrez bidez, erakundeak urtero aitortzen du loteria arduratsuko produktuak saltzen dituzten langileen ahalegina, bai eta beren lanpostuan duten jarrera, bezeroekiko inplikazioa edo ONCEren gizarte lanarekiko konpromisoa ere.

Ignaciok, estatuko puntu guztietatik hautatutako beste 21 saltzailerekin batera, Madrilgo ILUNION Pio XII hotelean egindako gala-afari batean jaso du saria. Bertan, erakundeko arduradun nagusiekin batera ospatu dute, eta ekitaldia segurtasun neurri guztiekin egin zela ere adierazi dute antolatzaileek.

 

Ignacio González omenduz

58 urte dituen gizon hernaniarra, 2014ko urrian hasi zen ONCEko agente saltzaile lanetan. Astero, asteartetik larunbatera, bitartean egiten du lana Hernaniko Urbieta kaleko 6.zenbakian dagoen kioskoan. Galan zehar, konfinamenduko kontuak aipatu zituen eta honakoa azpimarratu zuen: «nik konfinamenduan nire bi ilobak bota nituen faltan».

Galaz gain, sarituek «bizikidetza eta adiskidetasuna» erdigunera ekarriz, asteburu oso batez gozatu ahal izan dute. ONCE sarietako antolatzaileek hainbat balioei eman diete garrantzia, hala nola, talentua, iraunkortasuna, elkartasuna, ilusioa, errespetua, berdintasuna, elkartasuna, gertutasuna, begikotasuna, argitasuna eta konpromisoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!