San Joanei amaiera emateko, makina bat ikuskizun eta emanaldi gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 27a, 00:00

Herritar ugari bertaratu ziren atzo Kantu Kolore ikuskizunera, eta haurrek ederki kantatu zituzten abestiak.

Egun borobila izan zen atzokoa, eta gaurkoa ere egun paregabea izango da, San Joanak agurtzeko. 

Gaur goizeko 11:00etan hasiko dira San Joan jaietako azken ekintzak, eta lehena, oztopo lasterketa izango da. Aipatu moduan, goizeko 11:00etan emango zaio hasiera lasterketari Landaren, eta atletismo pistan amaituko da. 

Eguerdiko 12:00etan  musikaz gozatzeko aukera ere emango zaie herritarrei Osiñaga auzoan antolatu den emanaldian. Bertan Hernaniko Musika eskolako gazte talde batek eskainiko du emanaldia. Erromeria eta jaietako musika alaia eta ederraz girotuko dute Osiñaga auzoa. Ondoren bazkari eder baten bueltan bilduko dira auzotarrak, Itxasburu sagardotegian. 

Gaur arratsaldean, Sokamuturra Bai elkartearen eskutik, Suharra dokumentala proiektatuko dute Biterin. Eta eguneko azken emanaldia, Maduixa Teatre konpainiak eskainiko du: Mulïer dantza ikuskizuna aurkeztuz. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera, Atsegindegin.    

GAUR San Joanetan
11:00  Oztopo lasterketa, Landaren hasi eta atletismo pistan amaitu. 
12:00 Musika emanaldia, Osiñaga auzoan, Itxasburu sagardotegiko aparkalekuan. 
18:00 Suharra dokumentalaren emanaldia, Biterin. Sokamuturra Bai elkartearen eskutik. 
19:30 Mulïer dantza ikuskizuna, Atsegindegin, Maduixa Teatre konpainiaren eskutik. 

 

 

Bertso doinuekin bete zen Biteriko plaza.
Atzo goizean jokatu zuten Hernaniko neskek, San Joan txapelketa. 
'Indartsuak' ikuskizunean, ederki pasa zuten etxeko txikiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!