Udako solstizioa, bertan behera bihar ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 26a, 00:00

Bertan behera geratu da berriro, Chillida Lekuko udako solstizioko emanaldia, biharko aurreikusita zegoena. Oraingoan, ez dute data berririk eman, eta beraz, sarrera erosi zutenei dirua bueltatuko diete Biterin, astelehenetik aurrera. Bestalde, irailaren 3rako programatu dute Yijaa!! ikuskizun familiarra, 18:00etan Latsunbeberrin. Ekainaren 23an behar zuen, baina atzeratu egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!