Txilibita Fanfarreak kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 26a, 00:00

Kontzertua eskainiko du gaur Txilibita Fanfarreak, eguerdiko 12:30etan hasita, Milagrosan. Sarrera doakoa izango da, eta aretoaren aforoa bete arte sartu daiteke jendea. 17 pieza eskainiko ditu, 'Hernani' Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako taldeak, akordeoi, dultzaina, saxofoi eta bestelako tresnekin. Euskal musika herrikoiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek: «eserita eta osasun neurriak ongi zainduz, gure herriko festetako musika entzun eta gozatzeko aukera bada, behintzat», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!