Gipuzkoako Hondartzako Gipuzkoako Txapelketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 13:27

Zazpi bikote hernaniarrek hartuko dute parte Zurriolan: hiru emakumezko bikote eta lau bikote gizonezko.

Aste bukaeran Gipuzkoako Hondartzako Boleibol txapelketak jokatuko dira Donostiako Zurriolan, bihar 17 azpiko mailan eta etzi 19 azpiko mailan.
 
Hondartzako boleia oso gogorra da fisikoki baina atsegina jokatzeko, kantxa 8mx8m izaten ditu sare alde bakoitzean eta taldea bi jokalarik osatzen dute, beraz mugitzeko eta salto egiteko esfortzu asko eskatzen du, baina oso dibertigarria da.
 
Hernanin emakumezkoak kopuru nagusia osatzen dute bolei kantxan eta gizonezkoen kopurua txikia da, baina azken aldian hauek ere animatzen ari dira eta adibidez txapelketa hauetan parte hartzeko emakumezkoen hiru bikotek eta gizonezkoen lau bikotek eman dute izena.
 
Bikoteak hauek izango dira:
Ainhitze Oyarbide / Araitz San Emeterio, 17 azpi mailan
Aihoa Garin /  Larraitz Lujanbio, 17 azpi mailan.
Ainara Gonzalez / Onintza Zubitur, 19 azpi mailan.
Eneko Portillo / Manex Martin, 17 eta 19 azpi mailan.
Jokin Gonzalez / Jon Rodriguez, 17 eta 19 azpi mailan.
Aitor Portillo / Andy Barona, 17 eta 19 azpi mailan.
Ibai Esnaola / Amets Neira, 17 eta 19 azpi mailan.
 
«Emaitzak lortzea ez da helburua eta parte hartzeak soilik garrantzi haundia du, eta ziur baliabideak sortzen badira, zerrenda hauek asko luzeagoak izango direla», diote klubetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!