Torturaren Biktimen aldeko Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala egin du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 09:32

Eusko Legebiltzarrak torturaren eta botere-abusuen biktimak aitortzeari buruz onartutako 69/2019 legez besteko proposamenarekin bat etorriz, erabaki du.

Hernaniko Udalak, Eusko Legebiltzarrak torturaren eta botere-abusuen biktimak aitortzeari buruz onartutako 69/2019 legez besteko proposamenarekin bat etorriz, erabaki du: Nazio Batuen Ekainaren 26an Torturaren Biktimen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimenarekin bat egitea; Oroitzapen horren helburua da biktima horiek gizartearen aurrean aitortzea, giza eskubideen urraketa larri horrek dakarren bidegabekeriagatik. Horrela, torturaren eta botere-abusuen biktimekiko beharrezkoa den aitorpen instituzionala babesten dugu, haien sufrimenduari egia, memoria eta ordaina emateko beharrari balioa emanez, eta botere publiko demokratiko guztiei eskatzen diegu neurriak har ditzatela, etorkizunean inoiz errepikatuko ez direla bermatzeko; Jakinaraz bekie akordio hau Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.

 

EH Bildu, EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos-Orain Hernani eta PSE udal taldeek sinatu dute adierazpena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!