Ekhi Usarralde eta Enaitz Pagola, tiralari onenak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 00:00

Asteazkenean jokatu zen karabina tiro lehiaketa, Miguel Olloren oroimenez, Txantxangorri elkarteak antolatuta. 10 gaztetxok hartu zuten parte, bertan. Alebinetan, Ekhi Usarraldek lortu zuen puntuazio onena, Amets Galatasekin berdinduta; eta Ekhi Barrenetxea izan zen hirugarren. Infantiletan, berriz, Enaitz Pagola izan zen onena, Oier Arrondoren eta Naroa Eskisabelen aurretik. Pagolak jantzi zuen txapela, lehiaketako puntuazio onena izan zuelako; eta dominak eta opariak jaso zituzten partehartzaile guztiek. Aire konprimituko karabinaren zozketan, Amets Galatas izan zen saritua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!