Doako arraun ikastaroa, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 00:00

Haurrentzat doako arraun ikastaroa antolatu du Hernaniko Arraun Elkarteak, datorren asterako. Astelehenetik ostiralera izan­go da, goizeko 10:00etan hasita, 11 urtetik gora neska-mutilentzat. Informazio gehiagorako, hernani.arraun@gmail.com helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!