Ateak berriro zabalik bihartik, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 00:00

Galarretako harmailetan ikusleak izango dira berriro. Argazkia: Maialen Andres

Publikoa bueltan izango da bihar, San Joan jaialdiarekin, 18:00etan hasita. Barrenetxea eta Murgiondo ariko dira.

Aspaldiko partez, hilabete askotan harmailak hutsik izan ondoren, ateak irekiko ditu Galarretak berriro, eta publikoarekin jokatuko da biharko jaialdia, aurreneko aldiz. San Joan jaialdia izango da, 18:00etan hasita, eta hiru partidu jokatuko dituzte. Horietan, gainera, bi hernaniar ariko dira. Aurrena, Aritz Murgiondok jokatuko du, Urrutia IIrekin batera, Loitegi eta Zalduaren kontra. Eta ondoren, Endika Barrenetxeak jokatuko du, Segurolarekin, Ansa II eta Aizpuru IIIren kontra. Jaialdiko hirugarren partiduan, berriz, Juaneneak eta Martirenak jokatuko dute, Goikoetxea V eta Larrañagaren kontra.

Hernaniarrek, sarrera prezio murriztuan

Bereziki hernaniarrei eskainitako jaialdia izango da biharkoa, haientzat egun bereziak izanik. Eta joan den urtean hasi zuten bideari jarraituz, sarrera merkeagoa izango dute Hernaniko herritarrek: 5 euroan eskuratuko dute. Kronikak, gainera, bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu gaur, Doberako bazkideen eta Kronikalarien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!