Pedagogia independentista bihar, Bidegain, Erauskin eta Urmenetarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 00:00
Senperen egin zuten aurreneko saioa, aurreko larunbatean. Argazkia: Herriexistentzia

'Urratsez urrats askatasunera!' hitzaldia izango da, 11:00etan Oialumen, Eneko Bidegain, Mikel Erauskin eta Asisko Urmenetaren eskutik.

Urratsez urrats askatasunera! hitzaldi zikloa antolatu du Herriexistentzia taldeak, aste hau­etarako; eta Hernanin izango da bigarren saioa, bihar. Oialume biltokian egingo dute, 11:00etan hasita, pedagogia independentista lantzeko. Horrela, estrategia eta praktika askatzaileak jarriko dituzte mahai gainean hiru hizlariek: Eneko Bidegainek, Mikel Erauskinek eta Asisko Urmenetak.

Aldez aurretik tokia erreserbatu nahi duenak, badauka aukera, emailez: herriexistentzia@gmail.com helbidera idatzi be­har da, gaian Hernani jarrita eta izen-abizenak emanda.

«Tabu bilakatu da nazioak pairatzen duen jazarpenaz hitz egitea»

«Independentzia ez dago modan. Azken boladan nazioak pai­ratzen duen jazarpenaz hitz egitea tabu bilakatu da», diote Herri­existentziatik: «eufemismo mordoa asmatu dugu euskaldunok, bizi dugun egoera bere gordintasunean ez adierazteko. Errealitateari aurrez aurre begiratzea gogorregia egiten zaigulako, zapaltzaileak haserrarazi nahi ez ditugulako, edo batek daki zergatik. Edozein kasutan, gaia ekiditeak ez du gure egoera samurtu, kontrakoa baizik. Eta heldu da garaia egoeraz mintzatzeko, gure burua diagnostikatzeko eta gaitzari irtenbidea jartzeko». Horregatik, «herriaren egoeraz eta indepen­dentziaren gaiaz» ariko dira bihar, «konplexurik gabe», azaldu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!