Meryem Elbanane hernaniarra, desagertuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 15:29

Hilaren 22an, asteartean, desagertu zen Meryem Elbanane hernaniarra, 18 urtekoa.

VOST Euskadik (Asociación de Voluntarios Digitales de Emergencias de Euskadi) jakitera eman duenez, joan den asteartean desagertu zen Meryem Elbanane hernaniarra, hilaren 22an. Ordutik, bere bila dabiltza, eta herritarren kolaborazioa eskatu dute.

Emandako datuen arabera, 18 urteko gaztea da desagertutakoa, ile beltza eta begi beltzak ditu, 1,70 metroko altuera du eta 60kg pisatzen ditu. 

112 telefonora deitu, informazioa izanez gero
Norbaitek informazio gehiago baldin badu edota gaztea non egon daitekeen baldin badaki, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!