Pailazoen karetekin izua zabaldu zuten Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 15:15

Hau zen erabili zuten karetetako bat.

Pailazoen karetak zituztela lau pertsona Hernanin zehar izua zabaltzen ibili ziren bart gauean. Kotxe batean sartuta bertara igotzeko gonbidatzen zituzten gazteak ikara zabalduz kotxean gora eta behera. Udaltzaingoan salaketa eta abisuak pasa zituzten zenbait gaztek. 

«Nire semea, etxera bidean zihoala, 01:00etan, kotxearekin jarraitu zuten Lizeaga kalean, Kanposaturako maldan, eta barrura sartzera gonbidatu zuten pailazo karetak jantzita zituztela. Semea ikaratu egin zuten, eta kotxea atzera eta aurrera joan zen bere atzetik. Beldurrez iritsi zen etxera eta udaltzainetara deitu nuen. Ez dakit broma bat izango den ala ez, baina hala bada, ez du inolako graziarik».

Ez zen salaketa bakarra izan. Kexa gehiago iritsi ziren udaltzaingora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!