Oztopo probak igande honetan, herriko haurrentzat eta gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 00:00

Igande honetarako, Zelabide Auzo Elkarteak, oztopo probak antolatu ditu, 16 urte arteko haur eta gazteentzat. Atletismo pistan egingo da. Parte hartzeko deitu 655 764 768 telefonora.

Asteburu honetarako plan ederra antolatu du Zelabide Auzo Elkarteak, izan ere, San Joanei amaiera emate aldera, oztopo probak antolatu dituzte, Atletismo pistan. 16 urte arteko haur eta gazteentzat. Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da telefono honetara deituta: 655 764 768, edo oztopo proba egingo den egunean bertan eman daiteke izena libgunearen ondoan. Antolatzaileek herritarrei bertaratzeko deia egin diete, eta jakinarazi dute aurtengo San Joanak ez direla ohiko moduan izango; «auzoetan ekintzak egingo ditugu, pilaketak eta kutsatzeak saihesteko, beraz izan arduratsu aurtengo San Joanetan eta etorri Zelabideko oztopo probara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!