Gaur San Joan eguna ospatzeko asmotan, txistulariak hasiko dira herria esnatzen

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 00:00

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzo makina bat emanaldi egin ziren, besteak beste, txistularien kontzertua, manifestazioa eta Akelarre ikuskizuna. Datozen egunetarako  ere, kultur emanaldiz bete-beteta dator egitaraua.

Ekintza mordoa egin ziren atzo, San Joanetako egitarauari ongi etorria emateko, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, herritarrek ez zuten huts egin, eta burutu ziren kultur ekintzetara  bertaratu ziren.

Gaur goizean goizetik, txistulariek hartuko dute lekukoa, izan ere, San Joan eguna da, eta herria esnatzeko modu hobeagorik ez dago. Eguerdiko 12:00ak aldera, Amaia Elizaran tolosarra izango da Hernanin eta Out emanaldia eskainiko du, Eguraldiagatik, Biterin egingo da. Eguerdiko 12:30etan, Hernaniko Txistulariak eta Donostiako Txistulari Bandak kontzertua eskainiko diete herritarrei, Atsegindegin.

Goizean bakarrik ez, arratsaldean ere egongo dira ekintza gehiago, eta horietako bat izango da, Kutxa baten istorioak ikuskizun familiarra. Cía Trotamundosek eskainiko du, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Txantxila auzoan.

Arratsaldearekin jarraitzeko, 18:30etan, Fermin Valencia eta Anje Duhaldek kantaldia eskainiko dute, Atsegindegin. Azkenik, arratsaldeko, 20:00etan Sua taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

 

52garren Tiro Lehiaketa atzo, Txantxangorri Elkartean.


Bihar, ekintza gehiago

Haurrentzako puzgarriak jarriko dira bihar goizeko 11:00etan  Atsegindegin. Arratsaldean berriz, Mikra kale ikuskizuna eskainiko du Berdinki konpainiak, 18:00etan hasita, Ordu berean, Rojo Telónen Korapiloak ikuskizun familiarra eskainiko da, Zikuñaga auzoan.

Arratsaldeko 18:30etan berriz, No es país para negras bakarrizketa emango du Silvia Albert Sopalek. Amherrek antolatutako bakarrizketa hau Biterin izango da. Azkenik, biharko egunarekin amaitzeko, 20:00etan, Joseba Tapia eta bandaz gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek kiroldegian.

Etzirako ere, makina bat emanaldi, kontzertu eta ikuskizun antolatu dira.

 

Leokadisti Txistu Taldearen kontzertua izan zen atzo, Biterin


SAN JOANAK-EGITARAUA

HERNANI

GAUR

09:00 Diana auzoetan barrena, Txistularien Bandarekin eta Musika Bandarekin.

11:00 San Joan eguneko meza, nagusia, San Joan Bataiatzailean.

12:00 Amaia Elizaranen 'Out' dantza garaikideko ikuskizuna, Biterin.

12:30 Kontzertua. Hernaniko Musika Banda, Hernaniko Txistulariak eta Donostiako Txistulari Banda, Atsegindegin.

18:00 Cía Trotamundosen 'Kutxa baten istorioak' ikuskizun familiarra Txantxillan.

18:30 Kantaldia. Fermin Valencia eta Anje Duhalde. San Joan Konpartsa, Atsegindegin.

20:00 Kontzertua. Sua taldea kiroldegiko pistan.

BIHAR

11:00 Haurrentzako puzgarriak,  Atsegindegin.

11:00 Meza, Elorrabiko zubiaren ondoan, 1978ko ekainaren 25ean hil zirenak oroitzeko.

18:00 Berdinki-ren 'Mikra' ikuskizuna Gabriel Zelaia plazan.

18:00 Rojo Telón-en 'Korapiloak' ikuskizuna, Zikuñagan.

18:30 'No es país para negras' bakarrizketa, Biterin.

20:00 Kontzertua: Joseba Tapia eta banda kiroldegiko pistan.

ETZI

09:00 Txakur erakusketa, Xoxokan. Txantxangorri elkartea.

11:00 Kantu kolore, Atsegindegin.

12:00 Bertso jaialdia, Biterin.

12:30 'Rojo estándar' kale ikuskizuna, Karabelen. 

18:00 'Indartsuak' ikuskizuna, Portu auzoan.

19:00 Puro Relajo, Atsegindegin.

22:00 Zetak. Kiroldegian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!