Kiroldegia itxita, San Joan jaietan

Kronika - Erredakzioa 2021eko ekainaren 22a

Kiroldegia itxita egongo da gaurtik 27ra arte, urtero egiten den garbiketa sakona egiteko. Ekainaren 28an irekiko da ohiko ordutegian. Horrez gain, kiroldegiko udako ordutegien berri ere eman dute: uztailean, astelehenetik ostiralera goizeko 06:45etatik gaueko 22:00etara bitartean egongo da irekita. Larunbatetan, goizeko 09:00etatik 20:30etara, eta igandeetan, 08:30etatik, 13:30etara. Abuztuan berriz, astelehenik ostiralera goizeko 09:00etatik 20:30etara, eta larunbat eta igandeetan, 08:30etatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!