Udaz gozatzeko, atletismoko udalekuak antolatu dira gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 23a, 00:00

Atletismoko udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute, gaztetxoek.

2013, 2012, 2011, 2010, 2009, 2008 eta 2007an jaiotakoentzat atletismoko udalekuak antolatu dira. 

C.D. Hernaniko atletismo klubak, aurtengo uda ezin hobe pasatzeko, udalekuak antolatu ditu gazte eta txikientzat.
Bi txandatan banatu dituzte. Lehena, abuztuak 2tik 13ra, eta bigarrena abuztuak 16tik, 27ra.

Goizeko 09:30etan emango zaie hasiera udalekuei, eguerdiko 13:00ak arte. Bi txandetan eman daiteke izena, 70 euro ordainduz txanda bakoitzeko, edota anai--arrebak izanez gero, 60 euro pertsonako.

Izena emateko, pausuak

Udalekuetan izena emateko, atetismoudalekuakcdh@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, eta uztailaren 15era arte dago horretarako aukera.

Bestalde, informazio gehiago nahi izanez gero, atletismoudalekuakcdh@gmail.com helbide elektronikora idazteko aukera ere badago.

C.D Hernanik antolatutako udaleku hauetan, parte har dezakete, urte hauetan jaio diren gazteak: 2013, 2012, 2011, 2010, 2009, 2008 eta 2007an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!