Eserita gozatzekoak, aurtengo San Joanak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 23a, 00:00

Ohiko festarik ez izan arren, egitarau zabala prestatu dute gaurtik igandera, mota guztietako ikuskizun eta emanaldiekin. Kontuz eta neurriak betez, baina izango dute zerekin gozatua, hernaniarrek.

Iritsi da, azkenean, urteko asterik bereziena hernaniar guztientzat. Aurtengo San Joanak ez ohikoak izango diren arren, denetarik egiteko aukera izango dute herritarrek datozen egunetan. Musika emanaldiak, zirkua, antzerkia, jolasak eta dantza izango dira, beste askoren artean. 

Bestalde, egungo osasun egoera dela eta, jende pilaketak saihesteko, emanaldiak auzoetara banatu dira. Gainera, horietako asko leku irekietan izango dira; Atsegindegin eta Biteriko plazan, kasu. Modu horretan, herritar guztiek izango dute ikuskizunez gozatzeko aukera. 

Zirkua, dantza, musika eta beste asko, gaurkoan

Indartsu ekingo diote hernaniarrek aurtengo egitarauari. Gaur arratsaldean, Miguel Olloren XIVgarren Oroimenezko Proba izango da, 52garren Tiro Lehiaketa gaztetxoentzat, Txantxangorrin. Gero, Yijaaa! ikuskizun familiarra, txistulariak, San Joan bezperako meza, eta Akelarre zirku zein dantza emanaldia izango dira. 

Horrekin batera, herriko txokoak doinuz bustitzen jarraitzeko asmotan, musika ez da faltako aurtengo festetako egitarauan: Hernaniko Musika Banda, Zetak, Anje Duhalde eta Fermin Valencia, Puro Relajo, Kantu Kolore edota Joseba Tapia igoko dira oholtza gainera.  Hori ez ezik, bestelako ikuskizunek aho zabalik utziko dituzte haurrak, gazteak zein helduak. Besteak beste, izango dira Mikra eta Baldin bada kale ikuskizuna,  No es país para negras bakarrizketa, edota Out dantza emanaldia.

 

EKAINAK 23
17:00, Miguel Olloren XIV. Oroime­nezko Proba, 52. Tiro Lehiaketa gaztetxoentzat, Txantxangorrin.
18:00, 'Yijaaa!!' ikuskizun familiarra, Latsunbeberri auzoan, Goitibera konpainiaren eskutik. ATZERATU egin dute, eguraldiaren iragarpenagatik. Jakinaraziko dute data berria.
18:00, Leokadisti Txistu Taldearen kontzertua, Biterin.
19:00, 'Presoak kalera!' manifestazioa, Plazatik abiatuta.
19:00, Musika Banda eta Txistulari Banda, auzoetan barrena.
19:30, San Joan bezperako meza, San Joan Bataiatzailean. Andre Mariari Salbea eta San Joan zaindariari gorazarrea kantatuko diete.
20:30, 'Akelarre' zirku-dantza ikuskizuna, Atsegindegin, Zirkozaurre konpainiaren eskutik.*


EKAINAK 24
09:00, Diana, auzoetan barrena, Txistulari Bandarekin eta Musika Bandarekin.
11:00, San Joan eguneko meza nagusia, San Joan Bataiatzailean.
12:00, Amaia Elizaranen 'Out' dantza garaikideko ikuskizuna, Biteri plazan.
12:30, Kontzertua, Atsegindegin: Hernaniko Musika Banda, Hernaniko Txistulariak, eta Donostiako Txistulari Banda.
18:00, 'Kutxa baten istorioak' ikuskizun familiarra, Txantxilla auzoan, Cía Trotamundosen eskutik.
18:30, Fermin Valencia eta Anje Duhalderekin kantaldia, Atsegindegin. San Joan Konpartsa.
20:00, Sua taldearen kontzertua, kiroldegiko pistan.*


EKAINAK 25
11:00, Haurrentzako puzgarriak, Atsegindegin.
11:00, Meza, Elorrabiko zubiaren ondoan, 1978ko ekainaren 25ean hil zirenak oroitzeko.
18:00, 'Mikra' kale ikuskizuna, Gabriel Zelaia plazan, Berdinki konpainiaren eskutik.
18:00, 'Korapiloak' ikuskizun familiarra, Zikuñaga auzoan, Rojo Telón konpainiaren eskutik.
18:30, 'No es país para negras' bakarrizketa, Biterin, Silvia Albert Sopaleren eskutik. Amher elkarteak antolatuta. Gonbidapenak: amhersosarrazakeria@gmail.com edo whatsappez 650 294 390.
20:00, Joseba Tapia eta bandaren kontzertua, kiroldegiko pistan.*


EKAINAK 26
09:00, Txakur erakusketa, San Joan Saria, Urnietako Xoxokan. Txantxangorri elkarteak antolatuta.
11:00, 'Ametsen urtebetetzea' haurrentzako ikuskizuna, Atsegindegin, Kantu Kolore taldearekin.*
11:00, Errugbiko Emakumezkoen San Joan Torneoa, Landaren: Hernani, Durango, La Unica eta Bera Bera.
12:00, Bertso jaialdia, Biteri plazan: Jon Maia, Amaia Agirre, Eñaut Martikorena eta Uxue Alberdi. Gai-jartzailea: Agin Laburu. Bertso jarriak, Joxe Luis Urdangarin, Garazi Urdangarin eta Asier Azpirozen eskutik. Hernaniko Bertso Eskolak antolatuta. Gonbidapenak: hernanikobertsoeskola@gmail.com.
12:30, 'Rojo estándar' kale ikuskizuna, Karabel auzoan, La Nordika konpainiaren eskutik.
18:00, 'Indartsuak' kale ikuskizuna, Portu auzoan, Circo Chosco konpainiaren eskutik.
19:00, Mariatxiak eta gehiago, Puro Relajo taldearen eskutik, Atsegindegin.*
22:00, Zetak taldearen kontzertua, kiroldegiko pistan.*


EKAINAK 27
12:00, 'Baldin bada' kale ikuskizuna, Martindegi auzoan, Shakti Olaizolaren eskutik.
12:00, Musika emanaldia, Osinaga auzoan, Itxasburu sagardotegiko aparkalekuan.
18:00, 'Suharra' dokumentalaren emanaldia, Biterin. Sokamuturra Bai elkarteak antolatuta. Gonbidapenak: Sokamuturra Bai Instagram.
19:30, 'Mulïer' dantza ikuskizuna, Atsegindegin, Maduixa Teatre konpainiaren eskutik*.

 

*Agortuta daude gonbidapenak, 'Akelarre' zirku-dantza ikuskizunerako, 'Ametsen urtebetetzea' ikuskizunerako, Puro Relajoren emanaldirako, eta Zetak taldearen kontzerturako. Oraindik badaude, Sua taldearen eta Joseba Tapia eta bandaren kontzertuetarako: kultura.hernani.eus webgunean edo Biteriko lehiatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!