69 urteko ama erasotzeagatik eta bortxatzeagatik, semea epaituta

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Fiskaltzak 26 urteko kartzela-zigorra eskatu du, etxeko indarkeria, sexu-erasoa eta mehatxuak egotzita. 

Hernanin bizi den gizon bati, 26 urteko kartzela-zigorra egotzi diote, 69 urteko amari tratu txarrak emateagatik eta bortxatzeagatik. 21ean hasi zen epaiketa, Gipuzkoako Audientzian biktimaren deklarazioarekin, eta atzo eman zitzaion jarraipena, akusatuarekin. 

Gertaerak, 2018garren urtean jazo ziren, espetxean hainbat urte pasa ostean, akusatua amaren etxera itzuli zen, Hernanira. Emakumeak, momentu hartan 69 urte zituen. 

Biktimak, iloba eraman zuen testigu gisa, eta honek kontatu zuen, semea espetxetik itzuli eta amarrekin bizitzen jarri zenetik, ez zela berbera; «oso hotza zen semearekin». 69 urteko emakumeak, azaldu zion ilobari, behin baino gehiagotan saiatu zela semea,  bere ohera sartzen: «nik ezetz esaten nion, eta berak erantzuten zidan, seme eta ama askok egiten zutela lo batera».Gertaera hauek jazo eta aste betera, liskar sendo bat izan zuten eta bizilagun batek, Ertzaintzari zion.  

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hainbat delituren egiletzat jo dute, besteak beste, etxeko indarkeria, mehatxuak eta sexu-erasoa. Ministerio Publikoak 26 urteko kartzela-zigorra eskatu du; akusazio partikularrak, berriz, 19 urte eta erdiko kartzela-zigorra, 500 metroko urruntze-agindua eta biktimarekin 10 urtean komunikatzeko ezintasuna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!