Osasun egoera dela eta, San Joanik ez

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Goiz Eguzkin, bigarren urtez, osasun-arauak direla eta ezin izan da ospakizunik antolatu. Horrez gain, azaldu dute, bulegoa aurtengo San Joanetan, aste osoan itxita egongo dela, hain justu atzo itxi zen, eta 27ra arte horrela mantenduko da. Hala ere, taberna, ile apaindegia eta podologoa normaltasunez ariko direla lanean ere ohartarazi dute. 2021 eta 2022 ikasturteko behin-behineko jardueren aurreinskripzioak egiteko epea uztailaren 18ra arte egongo dela ere azaldu dute. Halaber, bazkideei gomendatzen zaie, Whatsapp izanez gero; «bulegoan zenbakiak eman, eta Goiz Eguzkiren mugikorraren zenbakia kontaktuetan sartzea. Horrela albisteak eta oharrak zuzenean jasoko dituzue». Gehitzekoa da, ekainaren 30ean, Ipar martxako begiraleek aurkezpen bat eskainiko dutela Goiz Eguzkiko Areto Nagusian. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta edukiera 30 lagunera mugatuko da. «Jai zoriontsuak» opa dizkiete Goiz Eguzkik, herritarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!