Salgai, Axeri Dantzako dokumental berria

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Axeri Dantzako dokumentalaren edizio berria salgai dago jadanik, 5 eurotara.

Axeri Dantzako dokumentalaren edizio berria sortu du Doberak eta jadanik erosteko aukera dago.  

Axeri Dantzako dokumentalaren edizio berria sortu du Dobera Euskara Elkarteak. 2018an argitaratu zen estreinakoz, eta Doberak, dokumental honen edizioa berria sortu du, asmo hauekin; «San Juanen atarian gaudenez eta egungo egoera kontuan izanda, une horiek gogoratzeko aukera paregabea iruditu zaigu. Filma nostalgiaz editatu dugun arren, zoragarria izan da une horiek berriro gogoratzea». 

5 euro balio du pack-ak. Aralar eta Kide tabernan daude eskuragai, edo Doberako bulegora bertaratuz, erosteko aukera ere badago. 

Dokumentalean Axeri Dantza mistoak azken urteotan egindako aurrerapausoen lehen urratsak erakusteaz gain, Axeri Dantza Gaztearen zein tradizionalaren irudiak daude ikusgai. Baita Axeri Dantzaren historian garrantzitsuak izan diren protagonisten elkarrizketak ere: Maider Garmendia, Jon Alejos, Lierni Tolosa, Luis Telleria, Segundo Alejos, Xabier Iriarte eta Patxi Apezetxea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!