'Basoan barna' izeneko album ilustratu bat argitaratu du Axpik

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00
Ainara Azpiazu Axpi, 'Basoan barna' liburua eskuetan duela.

Aitona eta bilobaren pasarteak kontatzen dituen liburu ilustratu bat argitaratu berri du Ainara Azpiazu Axpi Hernaniko ilustratzaileak. 

Liburu bat kaleratu berri du Ainara Azpiazu Axpik, Basoan barna izeneko liburu ilustratu bat, hain zuzen. Ilustratzaile hernaniarrak, dio oso pozik dagoela emaitzarekin, eta liburuaren nondik norakoak kontatu nahi izan ditu: «aitona baten istorioa kontatzen da, lehen ehiztaria zen eta orain berriz argazkilaria da. Bilobarekin egun pasa plan bat egiten du, animaliak ikustera joateko bereziki. Basora heldu eta berehala ationari zerbait gertatzen zaio, eta basoan barrena bide bat egiten dute biloba eta aitonak». 

Liburu honekin, Axpiren asmoa izan da irakurleak jolastea, hau da, ilustrazioekin jolastea; «hortan ahalegindu nahiz behintzat, bertako animaliengana hurbiltzeko gonbitea egin nahi izan diet irakurleei». 

Istorio honek, amaieran sorpresa bat duela ere aipatu du Axpik, eta argi utzi du, Basoan barna liburuaren ilustrazioak irakurtzeko liburu bat dela; «gainera esan beharra dut lehen aldiz idatzi dudan liburu bat dela, beraz espero dut gustuko izatea eta zuek ere basoan barna ibiltzea».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!