Amona mantangorriak zabalduz herriko zuhaitzetan, landare zorrien izurriteak kontrolatzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Udalaren lorezaintza zerbitzuak, produktu kimikoak erabili beharrean, zuhaitzetako zorrien presatzaileak diren insektuak zabaldu dituzte.

Uda heldu zen atzo, eta horrekin batera, beroa eta landareetako zorrien ugaritzea ere iritsi dira. Hori horrela, Hernaniko Udalaren lorezaintza zerbitzua amona mantangorriak zabaltzen ari da herriko zuhaitzetan. Landare zorrien izurriteak kontrolatzeko, produktu kimikoak erabili beharrean, zuhaitzetako zorrien presatzaileak diren insektu hauek zabaldu dituzte. 

Amona mantangorria
Oso ezaguna da insektu hau, ez Urumea bailaran soilik, izan ere, espezie autoktonoa da eta Europa osoan dago. Eme helduek talde txikietan uzten dituzte arrautzak kolonietatik gertu, hain justu. Arrautza hauek luzangak dira, laranja kolorekoak eta 1-1,5 milimetroko luzerakoak. Helduek 4-5 milimetroko luzera izaten dute. Aurreko hegalak gorriak dira, orbanekin. 

«Amona mantangorrien ziklo biologikoa, egoera klimatologikoaren araberakoa izan ohi da, horrez gain, elikadurak ere badu bere garrantzia eta 20 egun irauten dute bizirik». 



Amona mantangorrien ziklo biologikoa, egoera klimatologikoaren araberakoa izan ohi da, horrez gain, elikadurak ere badu bere garrantzia. Adituek diote, 20 egun irauten dutela bizirik, 20 gradutara. 

Amona mantangorri emeek, eguneko 20 eta 50 arrautza jarri dezakete. Inkubazioaren iraupena aldatu egiten da ingurumen-baldintzen arabera, baina normalean 4-8 egunekoa izaten da.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!